Ezponda etxaldea

I ARBEROAKO ESNEKIAK i
behi gasnak & esneki goxoak

"Ongi etorri ! Honki Jin
Donoztiriko Ezponda etxalderat !

Behi esnadunak hazten ditugu Donoztirin, Arberoa eskualdean, ipar Euskal Herri barnekaldean.
Gure behiek egun osoa pasatzen dute pentzean alhan eta beren esne onarekin gure gasnak, iaurtak eta esneki goxoak egiten ditugu etxen.
Laborantxa biologikoaren urratsa egin dugu, aspaldiko asmoa betetzeko eta gure lana balorizatzeko.
Isabela eta Jean Michel.

Behi gasnak esne gordinean

Behi gasna ondua

Behi esne egile guti gelditzen bada gure eskualdean, aitzina bizitzeko gogoarekin gira. Esne osoa eta gordinarekin egiten ditugu behi gasnak. 

Gustua emaiten duten bakteria onak bizirik mantentzen dira esne gordinean. Etxaldearen ingurumenak ekartzen dituen zapore propioak adierazten da esne gordinarekin egin behi gasnetan. 

Desertako esneki goxoak

crèmes desserts lactés

Xokolatezko kremak, esne opila, irrisa esnean eta iaurtak…  Gu bezalako mokofin guziei, ttipi ala gehituei, pentsatzen dugu !  

Etxeko esne osoari, bakarrik kalitateko osagaiak gehitzen ditugu, azukre pixka bat (ez sobera) eta besterik ez ! Errezeta sinpleekin, osagaien gustua zaindu nahi dugu !

Ezponda

Gure etxaldearen geroa bermatzeko

"Ezponda etxaldea biziarazi nahi dugu aitzina, gure herrian Donoztirin, Arberoa aldean.

Gure behiek eman esne ona balorizatu nahi dugu, gihaurk preziatzen ditugun gasnak eta esnekiak proposatuz : behi gasna onduak, behi gasna gurinak eta freskoak.
Eta arrunt gurmantak bait gira, iaurta eta esneki goxoak egiten ditugu, bakarrik kalitateko osagaiak gehituz etxeko esne osoari.
Laborantza biologikoari buruzko urratsa egin dugu aspaldiko asmoa betetzeko.
Salmenta zuzena eta lekuko jendeari esker, gure lana hobeki balorizatu nahi ginuke geroari begira".
Isabela eta Jean Mixel.

AITZIN JASTA GISA

GURE ETXE-EKOIZKINAK

SALMENTA ZUZENA
ETA HURBILEKO ZIRKUITO LABURRAK

Gure etxe ekoizpenak zuzenean saldu nahi ditugu (etxetik eta merkatuan) eta astean behin turnada bat antolatu nahi dugu hurbileko saltegiak libratzeko (laborari dendak, bio dendak, epizeriak, kremeriak,…) baita artetan ipar Euskal Herriko eskoletako jantokiak, barnekaldekoak barne.

Gure gasnak eta esneki goxoak zure etxetik hurbil aurkitu nahi badituzu, saltoki bat aholkatzen ahal daukuzu, berarekin harremanetan sar gaiten !

GALDERA BATEN EGITEKO, EZ DUDA GUREKIN

harremanetan sartzeko