Ezponda etxaldeko
behi gasnak

Ezponda etxaldean egin gasnak,
gure behien esnearekin eginak dira.
Freskoak eta onduak, aukera dezakezu !

BEHI GASNA ondua
esne gordinean

Behi gasna esne gordinarekin egin dugu. 8 eta 12 astez ontzen dugu. Aski mardoa da. 

Zaporetsua bilakatzen da denborarekin. 

Osorik bi kilo eskas egiten ditu behi gasnak, zatika ere saltzen dugu. 

tomme de vache
Fromage à tartiner

GASNA FRESKOA
OGIAN HEDATZEKO

Gasna freskoak holo hola jaten ahal dira, ogi xingortu baten gainean, toastada, entselada edo plat bero batean ere. Beroan hurtzen da.

Soila edo ezpeziaz edo belarki finez estalia, hemengo edo urruneko zaporeekin goza dezakezu.

80-100 gramako gasna ttipiak dira.

GASNA TTIPIAK erdi lehorrak eta idorrak

Azal xuri eder baten estaltzen ditu gasna ttipiak.

Gasnak ontzen dira zonbait egunez, maite den heina arte, freskoa eta goxoki samina, erdi lehorra eta samurra, idorra eta azkarragoa.

Ogi xerra baten gainean, sinpleki !

Crottins secs
Breuil fermier

zemerona
edo zenbera

Bigorra Sérou, Alpesetan Zerak, Korzikan Brutxiu, Italian Rikotta, Espanian Requeson, Euskal Herrian « zenbera » edo « zemerona » deitzen diogu.

Gasna egin eta ixurtzen den gaxurra berriz berotzen da zemerona egiteko.

Zemerona soilik, osagai sukratuekin edo ricotta moldean baliatzen da jaki gazituetan (pintxo, tarta, pastak)

Gasna xuria

Biziki krematsua eta freskoa, iaurta krematsu baten antzekoa da.

Etxeko gasna xuria soilik, azukrearekin, esne erreximentarekin edo fruitu gorri bahakiarekin goxoa da.

Plazer ttipi batekin bukatzeko apairua !

Fromage blanc
« Gasnak esne gordinarekin egiten ditugu, freskoak edo onduak, guk maite ditugun bezalaxe »
EZPONDA etxalde
Behi esnadunekin, etxe-ekoizleak

JASTAKETA JARRAIKI

Ezponda etxaldean egin desertako esneki goxoak eta iaurtak ezagutzeko, hemendik da