ezponda etxaldeko
esneki goxoak ezagutzeko
Desertako esnekiak, esne opila, irrisa esnean, iaurtak,...
Gutienez %50a esne osoarekin eginak
Kalitateko osagaiak arduraz hautatuak
Errezeta sinpleak, osagaien gustua adierazteko
"Piñuleta"
esne opila
“Piñuleta” Xiberoan, “Esne opila” edo “Koka” erraiten da Baxe Nafarroan, horiek dira arroltzeak esnearekin.
Haur denborako oroitzapenak ditugu denek, arrunt errezeta sinplea da. Esne oso pinta bat eta sei arroltze zaflatzen dira azukre pixka batekin eta labean errearazten eztiki.
Berinazko ontzi ttipitan edo zieta batean uzkailtzen da karameluarekin gozatzeko.
Desertako esnekiak
Xokolata, kafe, banilla edo karamelezko kremak,… kalitateko osagaiak hautatzen ditugu. Etxeko esne osoa hartu eta osagaiak esne hotzean emaiten dira, sukre pixka batekin (ez sobera), arto fekula eta agar-agar. Su eztian nahasten da krema lodiarazi arte. Sukaldean aurkitzen diren osagaiekin lan egin nahi dugu, sinpleki eta naturalki, desertako esneki goxoak maite baititugu. |
irrisa esnean
Hor ere errezeta sinplea dugu, esne osoa, Nafarroako irris borobila eta sukrea. Haur denborako oroitzapenetan murgiltzen da errezeta honekin. |
ETXEKO IAURTAK
Iaurta edo yogurt soila : esne osoa freskoa, altxagarri laktikoak eta besterik ez.
Sinple et sinpleki ona !
Iaourta sukreduna, ahalik eta sukre guti jarri nahi dugu (%6a azpitik), ez sobera. Sukre guti emanez, esne osoaren gustua preziatzen da.
Eztia eta goxoa, minkortasun arin batekin, iaurtak esne osoarekin egiten ditugu.
Gehigarri artifizialik ez dugu baliatzen (ez esne errautsik, ez E… gehigarririk). Bakarrik aroma naturalak (banilla, zitroin) baliatzeko gogoa dugu.
esne osoa
Goizean jeitsi esne osoa hozten eta hotzean mantentzen dugu. Hiru egunez atxikitzen da hotzgailuan, gehienik 4°C gradutan. Gutitan ikusten da esne osoa molde naturalean, alta bere zaporeak ez du deus ikustekorik industrialek boteileratu esnearekin. Froga ezazu !
Esnekien kontsumoak eta bereziki esne gordinarekin eginak direnek, immunitate sistema eta mikrobiotaren aberastasuna garatzen dute (cf. Pasture ikerketaren arabera)
Esne pasteurizatua.
Esne osoa 85°C gradotan pasteurizatzen dugu bost minutaz eta bertan hotzarazten dugu. Berotze prozesu horrekin, osagarriarentzat kaltegarriak ditaizke mikro-organismo txarrak erahiltzen dira, ez dira emendatzerat uzten. Haatik esne gordinaren flora ona ere desagertarazten du pasteurizazioak.
Esne pasteurizatua, bost egunez atxiki ditaike hotzgailuan.